2018(e)ko otsailaren 28(a), asteazkena

LEGO ROBOTIKA. LH2.

"E&P SAREA" proiektuaren bidez iritsi da material hau eskolara hilabeterako, eta Lehen Hezkuntzako gela bakoitzean hiru egun izango ditugu erabiltzeko. Hona hemen bigarren mailakoek LEGO-ROBOTIKA saioetan egindako lanen bideoak eta argazkiak. BIDEOAK ARGAZKIAK

2018(e)ko otsailaren 26(a), astelehena

LEGO ROBOTIKA. LH1

Gure ikastetxera LEGO-ROBOTIKA lantzeko materiala iritsi da. Lehenengo egunetan irakasleek probatu zuten eta gero 3 egun egon da material hori gure gelan. Gelaz gela pasako da Lehen Hezkuntzako talde guztietatik. Hemen ikus ditzakezue argazki eta bideo batzuk. ARGAZKIAK BIDEOAK

2018(e)ko otsailaren 16(a), ostirala

Inauteriak 2018

Hemen dituzue zaldibia.org webguneko argazkiak:

ARGAZKIAK Bideoa hoentan 7. minututik aurrera gure eskolako desfilea ikus daiteke

2018(e)ko otsailaren 14(a), asteazkena

Dinosauroen maketak eta sumendiak. ERAKUSKETA.

Hemen dituzue gai honetan egindako lan prozesuaren argazkiak. Eskerrik asko bisitara etorri zineten guztioi! Eta beheko bideo honetan ikus dezakezue lehenengo aldiz sumendia martxan jarri genuenean nola poztu ginen!

2018(e)ko otsailaren 5(a), astelehena

Lantzak egin ditugu Eneko-rekin

Gaur gelara Eneko etorri zaigu, Oinatzen aita. Berak lagunduta lantzak egin ditugu, lehen gizakien mozorroarentzat. Eskerrik asko Eneko!